Aukeratutako ikasgai honek aukera ematen die Nafarroako batxilergoko ikasleei Nafarroako iragana eta oraina ezagutzeko, Nafarroako errealitatea hobeki ezagutzeko.

DBHan zehar landutako Historia eta Geografiaren hainbat ezagupen orokor ikasi dituzu eta horri esker baduzu errealitate geografikoa eta historikoa interpretatzeko tresnak. Oraingo ikasgai honetan sakonduko dugu.

Ikasgaiaren izenak adierazten duen bezala, bi atal nagusi landuko dira bertan: geografia eta historia. Nafoarroako Geografian, natur ingurumenaren azterketa, gizakiak egiten duen ingurumen horren erabilera eta natur giza osagaien arteko interakzioak landuko dira. Historian, aurreko garaietan eta gaur eratutako portaera politikoa, sozioekonomikoa eta kulturalak ezagutzeko tresnak landuko dira.

external image bcn414.jpg